ESKOLA KIROLA
Gipuzkoako Foru Aldundiak jartzen du martxan urtero, Gipuzkoako ikastetxe, udal, kirol federazio eta klubekin elkarlanean ESKOLA KIROLA JARDUEREN PROGRAMA 6 urtetik 16ra bitarteko ikasleei zuzendua (surfaren kasuan 8 urtetik 16ra bitarteko ikasleei zuzendua).
Eskola kirola programaren bitartez, Gipuzkoako ikasle guztiak kirola egiten hastea lortu nahi da. Kirol prestakuntza epe luzeko prozesu gisa lantzen da ikasle guztiei kirol anitz probatzeko aukera eskainiz.
BALDINTZAK:
- Ikastaroa egin baino lehenago bete behar da inprimakia.
- Ikasle kopuruan aldaketarik egon bada denboraz abisua eman:
- Surf eskolan, beraiek aipatutako epea baino lehen.
- Gipuzkoako Surf Federazioan, ikastaroa baino 24 ordu lehenago
- Surf eskola aldaketarekin ados badago edo aldaketa ikasle kopuruan igotzen bada soilik moldatuko da faktura epea errespetatu ez den kasuetan.
- Surf eskolei ikastetxeek diru-sarrera egin ondoren ordainduko zaie.
- Ordaintzen ez duten ikastetxeek ezin izango dute diru-laguntza gehiagorik jaso ordaindu bitartean.
IZEN EMATEKO PROZEDURA
1. DIRU LAGUNTZAREN EGOERA
EGOERA: 2019ko udazkena
Izen-ematea ITXITA dago.
Izen-ematea ITXITA dago.
2. ESKOLA AUKERATU
Surf Eskola aukeratu eta beraiekin kontaktuan jarri.
3. INPRIMAKIAK BETE
Gipuzkoako Surf federazioaren inprimakia bete eta Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren aplikazioan izenak sartu.
Derrigorrezkoa da bi inprimakiak betetzea.
Derrigorrezkoa da bi inprimakiak betetzea.
4. DATUAK ZIURTATU
Fakturan hemen agertzen den ikasle kopurua jarriko da, kopuru hau aldatuz gero hitzartutako surf eskolan abisatu beraiek adierazitako epea baino lehen eta baita GSFn ere ikastaroa baino 24 ordu lehenago. Epea errespetatu ez den kasuetan, soilik surf eskola aldaketarekin ados dagoen kasuetan edo aldaketa ikasle kopuruan igotzen den kasuetan moldatuko da faktura.
5. FAKTURA
Faktura jasotakoan ordaindu, fakturan agertzen den kontuan.
Surf eskolek ez dute kobratuko ikastetxeek ordaindu arte
Prezioak
SURF HASTEKO IKASTAROAK
2 orduko saio bat....................ikasleko 10€
Ikastaroak 14€ balio du, modu honetan 4€-ko diru laguntza jasotzen da.
SURFEKO IKASTAROAK
2 orduko hiru saio....................ikasleko 30€
Ikastaroak 38€ balio du, modu honetan 8€-ko diru laguntza jasotzen da.
Surf eskolek ez dute kobratuko ikastetxeek ordaindu arte
Prezioak
SURF HASTEKO IKASTAROAK
2 orduko saio bat....................ikasleko 10€
Ikastaroak 14€ balio du, modu honetan 4€-ko diru laguntza jasotzen da.
SURFEKO IKASTAROAK
2 orduko hiru saio....................ikasleko 30€
Ikastaroak 38€ balio du, modu honetan 8€-ko diru laguntza jasotzen da.